Energia Berdea

Zatoz berriztagarrietara nahi duzunean eta nahi duzun lekuan!

 

Elkartzeko eguna ez badatorkizu ongi, edo zeure kabuz egin nahi baduzu ere, primeran! Garrantzitsuena urratsa ematea da!

Jarraian aldaketa burutzeko eman behar dituzun urratsak pausoz-pauso azaltzen zaizkizu:

Beharrezko dokumentazioa:

- Azken argindar faktura
- Kontratatzailearen NANa
- Kontu zenbakia (fakturak pasako diren kontu zenbakia)


1.- www.goiener.com en sartu. Bertan altan emateko behar duzun informazio guztia daukazu.



2.- Egin klik “izan bazkide” loturan.

Goiener kooperatiba bat da eta euren bezero izateko lehenik bazkide egin behar zara. Bazkide izateko 100€-ko ekarpena egin behar da; egunen baten bazkide eta bezero izateari utzi nahi badiozu, 100€-ak itzuliko zaizkizu. Ekarpen horrek energia berriztagarrien aldeko proiektuak aurrera jarraitzen laguntzen du. Kooperatibaren jabekide izango zara eta 100€-ko aportazioa egin duten kide guztiek bezala bozka bera izango duzu.




3.- Bete galdetegiko datuak eta egin klik “hurrengoa”n.









4.- Bazara bazkide! Egin klik “kontratuarekin hasi” botoian Goienerrekin kontratua egiteko.



5.- Beharrezko dokumentazioa eskura duzula ziurtatu eta egin klik “aurrera”n.



6.- Eskatzen zaizkizun datuak bete eta egin klik “hurrengoa”n urratsa bakoitzean.







“Katastro erreferentzia” ataleko kodigoa aurkitzeko jarraitu urrats hauek:

6.1- Egin klik “Bizkaia”n



6.2- Egin klik “Sarbide Askea Babestu gabeko datuak”-en.



6.3- Egin klik “katastro kontsulta”n.



6.4- Zure helbide-datuak bete: herria, kalea, zenbakia, solairua…eta egin klik “katastro kontsulta sortzea”n.



6.5- Zure atea letra aukeratu eta jarraitu.



6.6-  “Zenbaki finkoa” gorde Goienerreko galdetegia betetzeko.



7.- Goienerreko galdetegira itzuli eta “Katastro erreferentzia” atala bete, zenbaki finkoa sartu.



8.- Jarraitu galdetegiko hutsuneak betetzen.



9- “5.Tarifak” atala betetzeko zure azken fakturan begiratu datuak.





10- Datuak betetzen amaitu eta onartu baldintzak.



11- Baldintzak onartu eta egin klik “osatu”n.



12- Amaitu dugu! Zure helbide elektronikoan kontratua jasoko duzu; sinatu eta posta elektronikoz edo posta arruntez Goienerrera bidali behar duzu


 

Prozesuan zehar zalantzaren bat izan ezkero gurekin harremanetan jar zaitezke edo zuzenean Goienerrekoekin hitz egin.